XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ahaztuko balitzaizkio sikira, jendeak bere lepotik egingo luke barre.

Oso-osorik kontatzen zituen, Pantxok erakutsitako geldialdi eta lelo * lelo: behin edo berriz errepikatzen den hitz multzoagehientsuenekin, baina alferrik.

- Zerbait falta zaio: doinua edo, bizitasuna edo, keinuak edo... - esan zion Pantxok don Giovanniri, mutikoa horren goiz ateratzea astakeria hutsa zela komentzitu nahiz.

- Orain edo gero, egin egin beharko du - erantzun don Giovannik, inori kasu handirik egin gabe.

Orain edo gero berezkoa behar du, eta honek ez du, pentsatu zuen Pantxok, baina ez zion inori esan.

Are gutxiago Platori.

Plato ordea, beste inor baino hobeto jabetzen zen bere ezintasunaz, eragindako barreguraren eskasaz.

Baina txikia naizenez isildu egin behar.

Isildu eta handiek agindutakoa egin, zuk baino gehiago dakigu eta.

Hala bada, ordua iritsi zenean denak joan ziren karpa barrura, Pantxo ezik.

Joan beharrik ez zuen, eta gogorik ere ez: triste jarriko zen, eta ez zuen gainera Plato estuasun hartan ikusi nahi.

- Aupa manito esan zion Platori agurtzerakoan bi eskuak sorbaldetan jarriz, ahaleginak egin! Zerbait animagarriago esan beharko zion baina ez zitzaion atera.

Platok eskertu zion halere, irribarre isil eta herabe batez.

Bere roulottean sarturik zirkoko zarata eta iskanbila aditzen zuen Pantxok eta munduko gauzarik absurdoena iruditu zitzaion.

Ez dakit nola eman ditudan zazpi urte honetan.

Barruan egonda pentsatu ere ez da egiten, baina kanpotik dena ikusten zen argiago: itsusiago, zatarrago, aspergarriago.

Alde batetik poztu egiten zen hura uzteaz, (...).